XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zortzigarren egunerako irukurrkizuna.

Ondo il nai dauna, bizitzan eriotzarako gertu bedi.

Eriotz onak betikotasun zoriontsua bere ondoren dakarr eta zeruko atea edegiten dauskun giltza dirudi: augaitik, bizitz zuzen eta errugabea egin daben asko ta asko, eriotzea urr ikusi arren, beste enparauak lez ez dira illundu ta larritu, alaitu ta poztu baño, ta gizaseme geyenentzat ikarakorr eta bilddurrgarri dan eriotz baltz ori, aizkiderik onena lez, abegi ta txerarik ederrenagaz arrtu dabe.

Eriotzea aizkide lez arrtu al-izateko ¿zer egin bearr ete-da? Orretarako, eriotzeak nai ta ez kenduko dauskuzan gauzetatik, orain geure biotza azkatu bearr dogu; eriotz-aldian, gura-nai-gura ez, itxi bearrko doguzan gauza orreik, orain, geure aukeraz, itxiko ba'genduz, eri-otzeak gitxi ikaratuko ginddukez.